Oarsoaldea Berpizten
Oarsoaldea Garapen Agentziak Prestakuntza Ibilbide bat jarri du martxan eskualdeko hiri ekonomiako enpresentzat. Programa honen bidez, aldez aurreko diagnostikoa egin ondoren, saltoki bakoitzaren behar zehatzei erantzungo dien ibilbide-orria diseinatu eta abiaraziko da.
Ibilbide-orri hori garatzeko metodologia misto bat erabiliko da, banakako aholkularitza-saioak (12 ordu) eta talde-saioak konbinatuko dituena, eta, horrela, negozio parte-hartzaileek beren ibilbide pertsonalizatua diseinatuko dute.
Talde-prestakuntzan eta banakako aholkularitza-saioetan honako gai hauek jorratuko dira:
- Estrategia. Posizionamendua eta negozio-eredua
(4 ordu) - Enpresaren barne-ikuspegia
(4 ordu)- Barne-kudeaketa
- Pertsonak
- Enpresaren kanpo-ikuspegia
(4 ordu)- Bezeroak
- Erosketa-esperientzia; instalazioak; zerbitizazioa
Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun edo Pasaia) edozein merkatarik, ostalarik eta zerbitzu-enpresak parte hartu ahal izango du, eta ez du inolako kosturik izango parte-hartzaileentzat.
Datozen egunetan egingo ditugun aurkezpen saioetan informazioa zabaldu ahal izango duzu:
2023ko urtarrilaren 23a
- Oiartzun (Oiartzungo Udaleko Pleno Aretoan) – 10.00/11.30
- Errenteria (Reina Aretoan) – 14.30/16.00
2023ko urtarrilaren 30a
- Lezo (Udal Kultura Sailean) – 10.00/ 11.30
- Pasaia Donibane
(Juan Berasategi – Kulturguneko Erabilera Anitzeko Aretoan) – 14.30/16.00
Izena emateko epea datorren astelehenean, urtarrilaren 23an, irekiko da eta azken eguna Otsaila 6an izango da.
>> PLAZA MUGATUAK <<