IRUDIEN ERABILPENERAKO BAIMENA
OARSOALDEA, S.A.ri bere borondatez lagatzen dizkio Oarsoaldea, S.A.k ekintza horiek zabaltzeko egindako ekintza edo ekintzetan parte hartzean lortzen dituen argazki eta bideo-irudien gaineko eskubideak. Ondorioz, OARSOALDEA, S.A.k aipatutako argazkiak eta bideoak zabaldu, erakutsi eta argitaratu ahal izango ditu edozein hedabidetan (Oarsoaldeko sare sozialak, urteko txostena, etab.) eta bere webgunean, egoki deritzon baldintzetan, betiere eskualdeko garapen agentziarekin zerikusia duten jarduerak badira, eta inplikatuak ez du eskubiderik izango horregatik kalte-ordain ekonomikorik edo inolako konpentsaziorik eskatzeko. Honen bidez, behean sinatzen duenari jakinarazten zaio OARSOALDEA, S.A.k konpromisoa hartzen duela aipatutako argazkiak eta bideoak arestian deskribatutako moduan eta helburuetarako bakarrik erabiltzeko, eta bermatzen duela materiala ez duela erabiliko baimendutakoak ez diren beste helburu batzuetarako. Beste edozein erabilera egiteko edo eskatutako erabilera aldatu edo zabaltzeko, inplikatuak aldez aurretik onartu beharko du.